Zine Bonoa, Baztartxoko zine emanaldietarako

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 4a, 15:21

Kultura sailak Zine Bonoa atera du Baztartzo antzokiko zine emanaldietarako. Bonoak 10 saiotarako balio du eta 30 euroko prezioa du. Ondorioz, hiru euroren truke pelikula bat ikusteko aukera ematen du. Dagoeneko eskuragarri dago udaletxeko Kultura sailean edota Baztartxo Antzokiko leihatilan. Asteburu honetatik aurrera erabili daiteke.

 

Udalak zinerako bonoa ateratzen duen lehen aldia da, eta datorren asteburutik aurrera erabili ahalko da. Udaletxeko Kultura sailean edo Baztartxo Antzokiko leihatilan eskura daiteke, azken honetan justu zine emanaldien aurretik.

“Herritarrek zineaz gozatzea nahi dugu eta bono honek horixe ahalbidetzen du prezioa murriztuz. Uste dugu aukera oso ona dela”, dio Kultura zinegotzi Sonia Vázquezek.

Bonoa ostiral, zapatu eta igandeetako emanaldietarako da, astelehenetako prezioa, ikuslearen egunekoa, hiru eurokoa baita deskonturik gabe ere. Edonola ere, nahi izanez gero erabili daiteke astelehenetan ere.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide