Eski irteera, Tena bailarara

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 1a, 10:43
Otsailaren 13an eta 14an eski irteera izango da Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta. Eskiatzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute otsailaren 10a baino lehen, Etxeza harategian edo Lopetegi iturgintzan. Anaitasunako bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute eta ez direnek, berriz, 60 euro.   
Ibilbide errazak egiteko asmoa dute, eta aurreneko aldiz probatu nahi dutenentzat aproposa izango dela azaldu dute antolatzaileek. 

 

Irteera, otsailaren 13an izango da Aizkibel Azkoitiko Udal liburutegiaren aurretik, 06:00etan. 

Honako hau da kartela:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide