Otsailaren 6tik aurrera ordutegi eta ibilbide aldaketak Lurraldebusen

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 1a, 10:29

Donostiako autobus geltoki berria inauguratuko dute otsailaren 5ean, eta Lurraldebusek egun bat beranduago jarriko du martxan ordutegi eta ibilbide berria. Beraz, datorren zapatuan, otsailak 6, aldaketak izango dira Lurraldebusen linea guztietan. Hilaren 5ean, geltokiaren inaugurazio ofiziala egingo da eta herritarrek instalazioak bisitatzeko ordu batzuk izango dituzte. Otsailaren 6an irtengo dira lehen autobusak terminal berritik.

 

Gogoratu, Azkoitia-Donostia (UKO1) lineako autobusek ez dutela geldialdirik egingo Amarako PIO XII.ean. 

Honako hau da ibilbide eta ordutegi berria pdf-an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide