Dozenaka azkoitiarrek salatu dute Gasteizko hilketa eta erasoa

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 29a, 09:50

Gasteizen leihotik behera bota ondoren hil zen 17 hilabeteko haurraren hilketa eta amaren erasoak salatzeko, dozenaka lagun batu ziren atzo arratsaldean, herriko plazan. Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta, "Emakumeak libre eta bizirik nahi ditugu" lemapean gaitzetsi zituzten emakumeen aurkako erasoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide