Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorria itxita egongo da datozen egunetan

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 28a, 18:09

Bihartik otsailaren 2ra bitartean, Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen bidegorria itxita egongo da 8:00etatik 17:30era bitartean. Bertan egin beharreko mantenimendu eta garbiketa lanengatik itxiko da bidea. Asteburuetan, ordea, zabalik mantenduko da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide