Iraurgi Berritzenek 200.000 euroko finantziazioa lortu du bailarako enpresentzat

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 22a, 12:44
Iraurgi Berritzeneko eta bailarako enpresetako ordezkariak bileran.

Iraurgi Berritzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, 200.000 euroko finantziazioa lortu du bailarako enpresentzat Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, berrikuntza proiektuak garatzeko.

 

Iraurgi Berritzenek eskualdeko enpresa ordezkarien eskutik identifikatu ditu garatu beharrekoak diren lehentasun estrategikoak enpresen berrikuntza sustatzeko.

Helburu hauek garatu eta inplantatzeko proiektu proposamen erlazio bat diseinatu eta aurkeztu du ekintza lerro desberdinekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Sustapen Ekonomiko, Landa Garapen eta Lurralde Oreka Departamentuaren "Gizarte Mailan Erantzulea den Lurraldea" eta "Enpresen Lankidetza eta Adimen Lehiakorra sustatzeko" programetara.

Foru Aldundiaren aldetik jasotako ebazpenaren arabera, Iraurgi Berritzenek 200.000 euro, ondorengo proiektu eta ekintza lerroak exekutatzeko erabiliko ditu:

  1. Enpresa Partaidetzaren Sustapena: partaidetza ereduen kulturaren difusioa, sensibilizazioa eta prozesu partehartzaileen ezarpenean laguntza enpresei (Enprestuz Proiektua)

 

  1. Urola Erdiko enpresa traktore eta hornitzaile arteko lankidetza eskualdeko aktibitate ekonomikoa areagotzeko: enpresa txikiei babesa erronka berrietarako egokitzapenean, osagarritasunak bideratzen, indarguneak sustatzen eta gaitasunak hobetzen merkatuen eskakizun desberdinei erantzuteko. ( Hornitu Proiektua).

 

  1. Enpresen Adimen Lehiakorra Sustatzen: Enpresek aukerak eta berrikuntza produktu eta merkatu egokietara zuzendu dezaten, enpresen adimen lehiakorra garatzeko  sensibilizazio eta kapazitaziorako ekintzak.  (Proyecto UrAdimentzen) 

 

  1. Industria 4.0 Kontzeptuan oinarrituriko bezero hornitzaile harremana: Makina erramintaren sektoreko enpresetan ,IKT soluzioak eta sistema ziberfisikoen  ezarpena bezero hornitzaileen harreman ereduen eraginkortasuna hobetzeko. (Proyecto Harremantzen 4.0)

 

  1. Enpresa arteko ekonomia zirkularraren sustapena. Eskualde desberdinetako enpresa arteko elkartruke eta sinergiak bideratu hondakinak (materialalak eta energetikoak) konpartitzeko balore kateko enpresa desberdinen lankidetza bitartez. Sinergia horiek, negozio berriak negozio sinbiosi industrialari loturiko  negozio eredu berriak identifikatuko dituztelarik.(Sinbiosi Industriala Proiektua)

Beraz, 2016an Iraurgi Berritzenek enpresen berrikuntza eta dibersifikazioagatik apustu egiten jarraituko du, proiektuak sustatuz enpresa eremu eta ikuspegi desberdinetatik: Industria 4.0; Teknologia Garbiak; Adimen Lehiakorra; Gestio ereduak; Bezeroari orientazioa; prozesuen optimizazioa…. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide