Inauterietako Mozorro Lehiaketako eta Taberna Apainketa Lehiaketako izen-emate epea zabalik

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 22a, 09:42

Inauteriak gainean ditugu eta bat baino gehiago hasita daude honezkero armairuak astintzen eta sormena lantzen. Bere aldetik, Udalak zabaldu du izen emate epea Mozorro Lehiaketan eta Taberna Apainketa Lehiaketan parte hartzeko. Partaideek otsailaren 5a baino lehen eman beharko dute izena Udaletxeko Harrera Bulegoan.

 

Otsailaren 6an, larunbatean, lehiaketan parte hartzen dutenek 23:00etatik 24:00etara bitartean plazatik pasa beharko dute. Bestalde, gogorarazi behar da helduen lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa dela 16 urte edo gehiago izatea. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide