64 odol emaile gehiago Azkoitian 2015ean

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 18a, 12:42
Gaur egun Azkoitiko taldea osatzen duten bolondresak.
2015ean 64 odol emaile fitxa berri ireki ziren Azkoitian, eta horietatik batzuk aurrez odola ateratzeari utzitakoak eta orain berriz hasitakoak dira, beste batzuk beste herrietatik etorritakoak eta besteak, berriz, berriak. 2015ean 1609 odol-poltsa eman zituzten Azkoitian, eta 2014ean, berriz, 1592; hamazazpi odol-poltsa gehiago bildu zituzten beraz 2015ean.
 
Gipuzkoan, orokorrean, %10 poltsa gutxiago eman dira 2014arekin alderatuz. Azkoitia, ordea, mantendu egin da. Izan ere, Azkoitian, gaur egun, 700-720 odol-emaile daude, eta hori osoa ehuneko altua da beste herriekin konparatuta.
 
Eskerrik asko odol emaile guztiei elkartekoen izenean.
 
Honako hau da 2016ko egutegia. Urdin ilunez agertzen diren egunak dira odol ateraldienak.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide