Litekeena da San Martingo erlojua gaur eta bihar geratzea

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 14a, 10:12

Zer ordutan bizi garen jakiteko San Martingo erlojuari begiratzeko ohitura duten herritarrek jakin behar dute gaur eta bihar balitekeela erlojua gelditzea edo ez ondo funtzionatzea. Arrazoia da bertan iragazgaizte eta mantenimendu lanak egiten ari direla eta litekeena da horretan ari diren langileek erlojua geratu beharra izatea. Kasu horretan lehenbailehen jarriko dute martxan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide