Material bilketa abiatu dute, errefuxiatuei bidaltzeko

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 12a, 14:17

Errefuxiatuak Ongi Etorri Azkoitiko sareak, Hotza Bergara taldearekin batera, material bilketa hasiko du. Bilduko den materiala: lo zakuak, mantak eta kanpin dendak izango dira. Materiala datorren ostiralera arte batuko dute herriko puntu hauetan: Xabier Munibeko harreran, Maxixatzen bulegoan, Zakela tabernan eta Karitaseko lokalean (Iriarte margolaria kaleko lokalean).

 

Europa Ekialdeko kanpamentuetan dauden errefuxiatuei bidaltzeko erabiliko dute jasotako materiala. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide