Badatoz Errege Magoak

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 5a, 11:00
Argazkia: Floreaga Ikastetxea.

Olentzero joan zaigu, eta orain, Errege Magoen txanda da. Gaur gauean Errege Magoek opariak ekarriko dituzte Azkoitiko etxeetara. 16:30etik aurrera, Eliz Atarian Erregeen pajeak eskutitzak jasotzen ariko dira. 19:30ean, berriz, Errege Magoen kabalgata izango da. Ekarrikoo!!!

 

Errege Magoak Elosuan

Bestalde, Elosuan ere Errege Magoen kabalgata izango da. Lehendabizi, ipuin kontalari bat joango da 17:00etan, eta 18:00etan iritsiko dira menditik Errege Magoak antortxero, tronpetero eta tanbor joleek lagunduta. Ondoren, bertaratzen diren haur guztiek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute. Denentzat gaztainak erreak izango dira, eta Elurmendi elkarteak ere zerbitzua eskainiko du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide