Udaleko berdintasun teknikariaren "kaleratzea" salatu dute EH Bilduk, Azkoitia Baik eta Emakumeen Mahaiak

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 28a, 15:18

Abenduaren 23an presazko prentsaurrekoa deitu zuten EH Bilduk, Azkoitia Baik eta Emakumeen Mahaiak "EAJ taldeak udaletxeko berdintasun teknikaria kalera bota" izana salatzeko. Idoia Uranga EH Bilduko bozeramaileak azaldu zuen gertatutakoa lehendabizi, eta, ondoren, Emakumeen Mahaiko kide batek hartu zuen hitza. Prentsaurrekoaren ondoren, ezohiko batzarra zegoen deituta, eta Emakumeen Mahaiko kideak ere areto nagusian izan ziren. 

 

Batzarrean, EH Bilduk Udaleko berdintasun teknikariaren "kaleratzeaz" galdetu zion alkateari, eta Javier Zubizarretak azaldu zuen EAJak ez duela "inor kaleratu", langile horren "izendapena amaitu besterik" ez dela egin. Izendapen hori aurreko agintaldian egin zitzaion berdintasun teknikariari, eta 2015eko abenduaren 31an amaitzen zitzaion izendapena. Horren aurrean, honakoa adierazi zuen Zubizarretak: "Ez genuen izendapena berritzerik nahi; guk ikusiko dugu horretara bideratzen zen dirua nola bideratu. Zerbitzu hori ematen jarraituko dugu, baina beste modu batean. Alegia, orain arteko lana beste modu batean kudeatuko dugu, baina berdintasunaren alde lanean jarraituko dugu, eta emaitzak ikusiko dituzue".

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide