"Hemenbuy.com" plataformaren balorazio positiboa, bere urteurrenean

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 18a, 16:18
Argazkian, Hemenbuy!-ko taldekideak eta merkatariak.

Hemenbuy.com Azkoiti eta Azpeitiko merkatarien online dendaren urteurrena ospatu nahi izan dute honen arduradunek eta merkatariek, eta horretarako 600 eurotan baloratutako saskiaren zozketa abiatu dute. Zozketan parte hartzeko, sartu Hemenbuy!-ren Facebook orrialdean eta eman "atsegin dut". Zozketa urtarrilaren 18an egingo dute.

Plataformaren arduradunak "oso pozik" daude webguneak izandako erantzunarekin.

 

Azkoitia eta Azpeitiko merkatarien produktuak erosteko aukera eskaintzen du Hemenbuy! plataformak, urteko 365 egunetan. Denda txikietan erosteko, kontsumitzaleei zerbitzu "zabalagoa eta erosoagoa" eskaintzen zaiela azaldu dute arduradunek. Milaka bisitari dira webgunea bisitatu dutenak eta orain arte salerosketa "ugari" kudeatu dituzte. 

Bertako merkataritza bultzatzeko beste bide bat izan da Hemenbuy!, "dendariak eta herria bizirik mantentzeko beste pausoetako bat". Plataforman jada 43 dendari daude aktiboki lanean, eta 4.000 produktu inguru dituzte salmentan. Hainbat sektoretako produktuak dituzte salgai: moda, etxea, Elikadura, osasuna & edertasuna edo aisia, besteak beste. 

Bestalde, online eta offline munduak batzeko balio izan du, online erositako produktuak dendan ere jaso daitezkelako. 

Aurreneko urte honetako gure helburu nagusia plataforma berria ezagutaraztea zen. Horretarako, bloga, sare sozialak ekitaldiak eta promozioak sortu eta aktiboki kudeatu ditugu. Hemendik aurrera, gure salmentak eta audientzia igotzea izango da hurrengo helburua. "Oso pozik gaude aurreneko urtean izandako erantzunarekin", azpimarratu dute plataformaren arduradunek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide