Berreskuratutako liburu eta disken azoka solidario txikia

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 16a, 12:45

Gaur, hilak 16, berreskuratutako liburu eta disken azoka solidario txikia izango da egun osoan zehar. Goizean, eliz atarian izango da 09:30etik 14:00etara, eta arratsaldean, berriz, herriko plazan, 16:00etatik 19:30era. 

 

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du azoka hori, eta bildutako dirua diru sarrerak bermatzeko errenta (DBE) jasotzen dutenei, hori baino diru gutxiago jasotzen dutenei edo irabazirik ez dutenei emango die.

Nahi duenak etxean gordeta dituen liburuak edo diskoak eman ditzake debalde. Hori bai, ez dituzte testu liburuak eta entziklopediak onartzen. 

Datorren ostiralean Azpeitin jarriko dute azoka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide