Ibilgailu batek erregaia isuri du errepidera, eta hainbat lagun erori dira

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 4a, 20:42

Udaltzaingoak Maxixatzeni adierazi dionez, arratsaldean dozena bat lagun erori dira Eliz Atarian, eta horren ondorioz, lekua itxi behar izan dute, oso irristakorra zegoelako errepidea. Orain, 20:30ak direnean, lekua garbitzen ari dira zerbitzuetakoak eta suhiltzaileak. Eliz Atari aurreko errepidea eta elizaren alboko errepidea daude zikinduta. Gertaera jazo den lekuan daude Javier Zubizarreta alkatea eta Miguel Angel Bastida zinegotzia. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide