XIX. Gabonetako Eskaparate Lehiaketa abian da, dirusari handiagoarekin

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 4a, 19:49

Azkoitiko Udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak datozen Gabonak bultzatu nahian, establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakustoki lehiaketa antolatu dute. Aurten 800 euro bideratuko dute sarietara, aurreko urteetan baino 300 euro gehiago. Udalak adierazi du "merkataritzak oso lan ona" egiten duelako eta "herriaren irudia hobetzen laguntzen" duelako igo dutela diru kopurua.

 

Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:

1.- Sarietarako 800,00 eurotako diru poltsa egongo da.

2.-Honako puntuak izango dira kontutan:

                  -Eskaparatearen aurkezpena

                  -Salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea

                  -Gabonetako giroa ematea

3.-Azkoitiko Udaletxeko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek  osatuko  dute epaimahaia.

4.-Eskaparateak, 2015eko abenduaren 9tik 2016ko urtarrilaren  6ra bitartean azalduko dira.

5.-Parte hartu nahi duten establezimenduek, Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4.go solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidean izena eman  beharko dute,  abenduaren 14rako.

6.-Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.

7.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide