'Emakumeak libre eta bizirik nahi ditugu' lelopean, elkarretaratze jendetsua

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 26a, 09:48

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren baitan, bilkura-protesta egin zen atzo, indarkeria matxistaren biktima diren emakume guztiak gogoratzeko eta indarkeria mota hori gaitzesteko.

Dozenaka lagun bildu ziren, atzo arratsaldean, Herriko Plazan, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. 'Emakumeak libre eta bizirik nahi ditugu' lelopean, elkarretaratzea egin zen,  Udaleko Berdintasun sailak eta Emakumeen Mahaiak elkarlanean deituta. Aurretik, Kontzejupean, 'Woman in Black' performancea  egin zuten; beltzez jantzita, indarkeria matxistaren ondorioz hil dituzten emakumeak irudikatu eta gogora ekarri zituzten.

Datozen egunotarako ere, ekitaldi ugari daude deituta:

Autodefentsa ikastaroak

Azaroak 23, 26 eta 27, 17:00etatik 20:00etara, Elkargunean.

Alaitz Mañes.

Hitzaldi tailerra

Azaroak 27, 15:00etatik 17:00etara. Elkargunean. Erdaraz.

Inma Merino: “Violencia contra las mujeres en la tercera edad”.

Beldur barik

Azaroak 28, larunbata.

Aurten, lehiaketa Amurrion izango da. Autobusak egongo dira. Informazio gehiago www.artxamendi.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide