Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen lehen akta-liburua erosi du Aldundiak

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 24a, 15:41
Mendizabal, Olano eta Telleria, akta-liburuari begira.

Liburuak 1764tik 1775era bitarteko aktak jasotzen ditu, eta gaurtik, Tolosako artxibategian egongo da gordeta. 

 

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen lehen akta-liburua erosi du  Gipuzkoako Foru Aldundiak. Liburuak 1764tik 1775era bitarteko aktak jasotzen ditu, eta gaurtik, Tolosako artxibategian egongo da gordeta.  Juan Bautista Mendizabal Adiskideen Elkarteko kidea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Mari Jose Telleria Aldundiko Kultura zuzendaria izan dira goizean, Intsausti Jauregian, erosketaren berri emateko agerraldian.

Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko  Diputatuen Kontseiluak, gaur, Azkoitian egin du bilera,  Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrena dela eta.  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide