Danborradan euria egiten badu ibilbidea aldatuko dute

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 19a, 13:39

Datorren zapatuan 22:00etan hasiko den danborradaren ibilbidea laburtu egingo dute euria egiten badu. Hala ez balitz, alegia, ateri egiten badu, geldialdiak egingo dituzte Herriko Plazan, Balda Plazan eta Julio Urkixo kalean. Handik berriro plazara joango dira eta, azkenik, pilotalekura. Aldiz, euria egingo balu, pilotalekutik Balda Plazara joango dira zuzenean danbor-joleak, eta han hiru pieza jo ondoren, Herriko Plazara itzuliko dira zuzenean.

 

Beraz, honela gelditzen dira bi ibilbideak:

Euria eginten badu: Pilotalekua-Herriko Plaza-Kale Nagusia-Balda Plaza-Julio Urkixo-Kale Nagusia-Herriko Plaza-Pilotalekua.

Ateri egiten badu: Pilotalekua- Balda Plaza- Herriko Plaza-Pilotalekua.

Oharra: Bestalde, danbor-jole bakoitzari eskatzen zaio mesedez gerrikoa eramateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide