San Andresetako egitaraua osorik

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 19a, 13:42
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Datorren zapatutik hasi eta abenduaren 1era arte, hainbat ekintza izango dira herriko kaleetan San Andresetako egitarauaren barruan. Udalak azkoitiarren etxeetara banatuko du San Andresetako egitaraua gaur eta bihar. Behean duzue egitaraua egunez egun. 

 

AZAROAK 21, LARUNBATA

16:30ean: Herriko plazatik abiatuta, XI. Herri Lasterketa Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Elkarteak antolatuta.

22:00etan: Herriko kaleetan zehar Danborrada.

 

AZAROAK 27, OSTIRALA

22:30ean: Gurea Udal pilotalekuan, Tabernarien elkarteak antolaturik, pilota partidak:

Iurgi Juaristi – Murgiondo

Alex Juaristi – Teiletxea

_______

Saralegi – Gorrotxategi

Titin III – Pascual

 

AZAROAK 28, LARUNBATA

11:00etan: Izarre Jandalo zelaian, Orion elkarteak antolaturik, San Andres Plater tiraketa.

16:00etan: Elkargunean, Zubi Aurre Igeri elkarteak antolaturik, Haurrentzako San Andres Igeri Saria.

18:00etan: Baztartxo Antzokian Sahatsa dantza taldea, Iraurgi Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren jaialdia.

22:00etan: Gurea Udal pilotalekuan, San Andres Idi dema saria:

LOPENE – TELLERIA – SAGAZULO – LOPIORTU

 

AZAROAK 29, IGANDEA

Goizean zehar, Azkoitiko Baserrietako produktuen erakusketa salmenta eta bolillo lanen erakustaldia.

10:00etan: Kultur etxean, Anaitasuna Kakute Xake elkartaren eskutik, XX. San Andres torneoa.

11:00etan: Haurrentzako eraikuntza tailerra eraikiko du Bizilorek Kontzejupean. Materiala bertan izango dute haurrek, eta sarrera doan izango da. 

12:00etan: Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako Kandiola Dantza taldeak eta Txalkor Txistulari Taldea herriko kaleetan zehar.

19:00etan: Kaleetan zehar, Urolatarrak txaranga.

22:00etan: Gurea Udal pilotalekuan, San Andres Idi dema saria:

IÑAKI LOPATEGI – BIXKIAK – GARAGARTZE ELKARTEA

 

AZAROAK 30, ASTELEHENA (SAN ANDRES EGUNA)

Egun osoan zehar, Herriko plazako arkupetan taloak, txistorra,...

10:00etan: Txuri Urdin elkarteak antolaturik, Marrazki eta Buztin Modela lehiaketa.

11:00etan: Herriko Trikitilari eta Dultzaineroen kalejira.

11:30ean: Txalkor Txistulari taldearen kalejira.

12:00etan: Udaletxeko Areto Nagusian, “IV. Urkome Saria” saribanaketa.

12:30ean: Herriko plazan, Herri Kirol Jaialdia:

 - Aizkolariak: Jon Irazu eta Olasagasti

 - Harrijasotzaileak: Guzta eta Goenatxo III

16:30ean: Herriko plazan, Marrazki eta Buztin Modela lehiaketako Sari banaketa.

17:00etan: Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta, Kontzejupe Sariaren azken partiduak.

22:00etan: Gurea Udal pilotalekuan, San Andres Idi dema saria:

USAISTI – MENDIGOITI – ANDRAKAS

 

ABENDUAK 1, ASTEARTEA

22:00etan: Gurea Udal pilotalekuan, San Andres Idi dema saria:

TXAUSON – OLAZAR – KAMINOKO JATETXEA

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide