San Martingo Bizenta Mogel kalean ura moztuko dute

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 6a, 16:03

Astelehenean, azaroak 9, ura moztuko da Bizenta Mogel kaleko 1, 2 eta 3 zenbakietan, 15:00etatik 18:00ak bitartean. Izan ere, ur horniketa sarean hobekuntza lanak egin behar ditu Udalak. 

 

Aurreikusita baino lehenago bukatzen badira lanak, bizilagunei abisatu gabe berriro zerbitzua martxan jarriko dute. Aitzitik, esandakoa baino gehiago irauten badute, auzokideek informazioa eskuratu ahal izango dute honako zenbaki honetara deituta: 902 30 22 22.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide