3D inprimagailu industrial handienetakoa garatu du Ibarmiak

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 4a, 13:25

Industriarako piezak egiteko egun estatuan dagoen inprimagailurik handiena eta berritzaileena sortu du Ibarmia enpresak, eta gaur goizean aurkeztu dute. Gailu berri hori industriarako metalezko pieza handiak egiteko gai da. Ondorioz, ekoizpenaren arloan, mundu berri bati ateak irekiko dizkio inprimagailuak.

Hona hemen Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa Arrate Olaiz Ibarmiako Berrikuntza zuzendariari:

Bederatzi hilabete behar izan dituzte makina berria sortzeko, eta elkarlanean burutu dute Ibarmia enpresak, Tecnaliak eta EHUk. Guztira, milioi bat euroko aurrekontua izan dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide