Adinduen Astea, San Jose egoitzan

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 5a, 11:04
Argazkia: Floreaga

San Jose egoitzan Adinduen Astea izango da azaroaren 10etik 15era, eta hainbat ospakizun eta ekitaldi antolatu dituzte egun horietarako. Besteak beste, gaztetxoen bisita izango dute adinekoek, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako hainbat ikasle bertaratuko baitira. 

 

Azaroaren 10ean, asteartean, Adinduen Asteari hasiera emango diote. 16:00etan txokolatada izango da eta gero, 16:30ean, Floreagako ikasleak joango dira bertara.

Azaroaren 11n, asteazkenean, XXV. Seiko Urre Txapelketa izango da, 16:30etik aurrera.

Azaroaren 12an, ostegunean, Xabier Munibe Ikastolako ikasleen bisita izango dute 16:30ean.

Azaroaren 13an, ostiralean, txokolatada izango dute 16:00etan, eta 16:30ean, bingoarekin gozatzeko aukera izango dute.

Azaroaren 14an, zapatuan, Bizkargi Musika Eskolako musikariek emanaldia eskainiko diete egoitzako adinekoei, 16:30ean, eta ondoren, 19:30ean Duo Plaentxiren musikarekin afari girotua izango dute.

Azkenik, azaroaren 15ean, igandean, Sendiaren Eguna izango dute. Horretarako, Txalkor txistulari taldea joango da 10:00etan, 11:00etan meza izango dute, 12:00etan hamaiketakoa eta opari banaketa eta 13:30ean, bazkari girotua trikitilariekin .

San Jose Fundazioak, Biharko taldeak eta Azkoitiko Udalak antolatu dute Adinduen Astea.

Ikusi egitaraua pdf-an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide