Sahara, Udane Juaristiren margolanetan

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 30a, 10:24

Udane Juaristiren erakusketa dago Torre Zurin azken asteotan, eta bihar izango da hura bisitatzeko azken eguna. Khamar elkartearekin elkarlanean egindako lana da, eta Sahara hizpide hartuta sortu ditu artelanak.

Gaur bisitatu nahi duenak 18:00etatik 20:00etara izango du aukera, eta bihar, berriz, 10:00etatik 13:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide