Iraurgi Saskibaloi taldeak bere bi talde aurkeztu ditu

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 19a, 08:18
Argazkia: isb.eus

Azkoitiko eta Azpeitiko Iraurgi Saskibaloi taldeak 2015-2016 denboraldian goi mailan lehiatuko diren neska-mutilen bi taldeak aurkeztu zituen zapatu goizean Loiolako basilika aurrean. Batetik, Emakumeen Eskubaloi Ligan jokatzen duen Añares Rioja ISB taldea eta, bestetik, Sammic ISB Zilarrezko LEB mailako taldea.

 

Iraurgi Saskibaloi taldeko ordezkariez gain, Foru Aldundiko Kirol diputatua den Goizane Alvarez eta Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako ordezkariak ere bertaratu ziren. Azkoitiko Udaletik Javier Zubizarreta alkatea eta Angel Martin zinegotzia hurbildu ziren. Sammic-eko ordezkari Amaia Altunak ere hartu zuen parte ekitaldian.

Bestalde, hona hemen saskibaloi taldeak atera berri duen bazkide kanpaina indartzeko bideoa, Egin amets gurekin! lelopean. Bideoko protagonistak dira lehen mailako jokalariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide