Imanol Larrañaga Italian lehiatuko da bihar

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 16a, 19:22
Irudian: Goian eta ezkerrean, Imanol Larrañaga azkoitiar mendi lasterkaria eta haren taldekideak.

Italiako Limone Extreme lasterketan hartuko du parte Imanol Larrañaga mendi lasterkari azkoitiarrak, Euskal Herriko Selekzioko beste taldekide batzuekin batera. Guztira, hogeita hiru kilometro egin beharko dituzte parte-hartzaileek, eta 2.000 metroko igoera bertikala izango dute. Bihar goizean ekingo diote probari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide