Porrukaleko Jaixek gaurtik igandera bitartean

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 16a, 18:53

Porrukaleko festak izango dira beste urte batez, gaur hasi eta igandera bitartean. Honako egitaraua prestatu dute:

 

Gaur, ostirala

19:00etan: Txupinazoa trikitilariekin eta, ondoren, pintxo-potea K5, Olaberri eta Dean tabernetan.

22:30etan: Erromeria Laja eta Poxpirekin.

Bihar, zapatua

12:00etan: Trikitilariak.

16:30ean: Umeentzat jolasak (lokotx bilketa, zaku karrerak…)

19:30ean: Triki-poteoa.

23:00etan: Azkaiter Pelos taldearen kontzertua eta, ondoren, Ugutz disko-jartzailea.

Etzi, igandea

11:00etan: Porrukalean hildakoen aldeko meza.

12:30ean: Triki-poteoa.

14:45ean: Festa bukaerako txupinazoa.

15:00etan: Bazkaria Ixidro erretegian. Bazkarirako izena Etxeza harategian eta Olaberri tabernan eman beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide