Imanol Larrañaga eta Imanol Aleson izango dira Azketa-Erlo erronkan

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 9a, 15:16
Argazkian, Imanol Aleson eta Imanol Larrañaga.

Euskadi irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioak botatako erronkari heldu diote Imanol Aleson eta Imanol Larrañaga azkoitiarrek. Azketatik Erlora hamar minutuz azpitik baietz diote korrikalariek. Urriaren 24an izango da desafioa, eta orduan jakingo da denbora tarte horretan igotzeko gai diren ala ez Azkoitiko bi mutilak.

 

Azketatik Erlora igo al daiteke 10 minutuanErronka horixe jo dio Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' saioak Mendi Lasterkarien Euskal Selekzioari. 'HEM'ak ezetz; Selekzioak, baietz. Hona hemen bi mendi lasterkariei egindako bideoak:

 

 

 

 

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide