Bihar banatuko dugu Maxixatzen

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 1a, 11:46

Iritsi zaigu Maxixatzenen ale berria. Aurrerantzean, hileko lehen ostiraletan banatuko dugu. Beraz, bihar, hilak 2, hasiko gara banatzen, eta oraingo alea bazkideentzat bakarrik izango da. Bazkide egin nahi baduzue, berriz, hemen duzue horretarako lotura (minutu bat nahikoa da formularioa betetzeko).

 

Bazkide zaretenoi postontzian pegatina bat itsatsiko dizuegu, banatzaileari lana errazteko. Bestalde, bi herritar berriren kolaborazioa ere izan dugu irailean, batek diseinua hobetu digu eta besteak aldizkaria zuzendu digu. Eskerrik asko guztioi! 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide