Bularreko minbiziaren aurkako I. lasterketaren ibilbidea eta ordutegiak jakinarazi ditu Ttipi Ttapak

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 23a, 15:25
Argazkia: Urola Kostako Hitza /Ana Abarisketa

Gero eta gutxiago geratzen da zapaturako, eta dena prest du Ttipi Ttapa elkarteak. Lasterketan parte hartu nahi duenak oraindik ere izena eman dezake. Horretarako Azkoitiko udaletxean bertan egin daiteke. Izena emateko orria www.azkoitia.eus webgunean dago eskuragarri. Orria deskargatu, bete, eta ordainketa egin ostean, azkoitikolasterketasolidarioa@gmail.com helbidera bidali beharko da. Xehetasunak izen emate orrian bertan daude. Beste aukera da Torre Zuri erakusketa areto aurrean izen ematea, gaurtik ostiralera bitartean, 17:00etatik 19:00etara.

 

Hemen zapatuko egitaraua:

- 11.00etatik 17:30era, dortsal banaketa Kontzejupean.

- 16:00etan, zapatuan, izena emateko aukera itxiko da.

- 17:00etan, haurren lasterketa: 400m (dortsal berdea)

- 17:15ean, haurren lasterketa: 800m (dortsal gorria)

- 17:30ean, haurren lasterketa: 1200m (dortsal zuria)

- 18:00etan, helduen lasterketa (4 km)

- 19:00etan, sarien banaketa

- 20:00ak arte kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute bazkideek eta azkoitiarrak ez diren parte hartzaileek.

Egun osoan egongo da kamisetak edo eskumuturrekoak erosteko aukera Herriko plazan.

 

 


 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide