Inmigrazioaz eta errefuxiatuen egoeraz hitz egingo du Xabier Ayerdik Aste Solidarioaren baitan

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 22a, 09:56
Argazkia: Hitza.eus

Gaur abiatuko da Aste Solidarioa "Le Havre" filmaren proiekzioarekin eta larunbatera arte luzatuko da. Besteak beste, Xabier Ayerdik hitzaldia emango du datorren ostegunean "Mediterraneoa, inmigrazioa eta errefuxiatuen egoera" izenburupean.

 

Honako hau da Aste Solidariorako antolatu duten egitaraua:

Irailaren 22an, asteartea, AKi Kaurismaki zuzendariaren "Le Havre" filma izango da ikusgai Elkargunean, 19:00etan.

Irailaren 24an, osteguna, Xabier Ayerdi hizlaria "Mediterraneoa, inmigrazioa eta errefuxiatuen egoera" gaiari buruz arituko da Elkargunean, 19:00etan.

Irailaren 24-25-26an, ostegunetik larunbatera: "Beijingo kaleko umeen egoera" argazki erakusketa izango da, Torre Zurin. Irailaren 24 eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara izango da, eta irailak 26an, berriz, 11:30etik 13:30era.

Irailaren 25 eta 28an, ostirala eta astelehena, Emanuelle Crialese zuzendariaren "Terraferma" filma izango da Baztartxon, ohiko ordutegian.

Irailaren 26an, larunbata, Azkoitian lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeek postuak jarriko dituzte Herriko plazan, egiten duten lanaren ingurukoak azaltzeko. Herrialde ezberdinetako musika ere egongo da. Hori guztia 11:00etatik 14:00etara izango da, Herriko enparantzan.

Azkenik, 12:00etan, Iparra-Hegoa harremanei buruzko testu irakurketa izango da. Herriko plazan, talde ezberdinek, bakoitzak bere ikuspegitik, Iparra eta Hegoaren arteko harremanak nola ikusten diren azalduko dute, testuen irakurketa bidez. Aurkeztu diren proiektuen laburpenak, izandako esperientziak, emandako urratsak, edo egin nahi dituzten proiektuak azalduko dituzte, nahiz kondairak, esaldiak edo mezuak zabalduz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide