Sara Larrañaga 'Kantugiro' saioko finalerdian

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 9a, 11:11

Sara Larrañaga (25) abeslari azkoitiarra Eitb-ko 'Kantugiro' saioko finalerdietara iritsi da. Getariako saioan parte hartu zuen aurreneko aldiz Larrañagak. Han irabazi ondoren, orain, gainerako irabazle guztiekin finalerdia jokatzen ari da. Daniela Romoren 'Yo no te pido la luna' abestia aukeratu du finalerdirako. 

1.000 euroko saria eskuratuko du 'Kantugiro' saioko final handian irabazten duenak. Aste honetan erabakiko da irabazlea. Uda osoan hainbat txokotan irabazi duten abeslariek parte hartuko dute, eta orain dute aukera, euren onena erakusteko.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide