Maxixatzeneko bazkide izan nahi?

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 22a, 16:54

Maxixatzen euskara elkarteak ia 500 bazkide ditu gaur egun, eta urtea bukatzerako 800 bazkidera iristeko erronka du. Herriko albisteak euskaraz irakurtzeko, herriko euskara elkarteari babesa emateko, herritarren iritzia entzuteko eta zure herriko proiektu baten kide izateko, babestu Maxixatzen, urtean 25 eurorekin.

Zatoz gaur Plazan jarriko dugun Maxixatzenen mahaira, 18:00etatik 20:00etara, eta egin zaitez bazkide.

 

Bihar berriz, pintxo poteko orduan Eliz Atarian izango gara 18:30etatik 20:30era. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide