Duatloi herrikoia iruditan

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 17a, 20:15

Bukatu berri da Azkoitiko II. Duatloi herrikoia. 19:00etan abiatu dira probako 69 parte-hartzaileak. Guztira, bederatzi kilometroko ibilbidea egin dute, hiru korrika eta sei bizikletan.

Azkenean, mutiletan, Ixaka Oñederrak irabazi du proba eta nesketan, berriz, Lierni Altunak.  

Lasterketa Azkoitiko triatloi taldeak, Anaitasuna mendi bazkunak, Raka maratonek, Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta Xeye atletismo taldeak antolatzen dute. Bizikletan eta korrikan ibiltzen diren azkoitiar, azpeitiar eta errezildarrei duatloi bat egiteko aukera luzatzea dute helburu nagusia eta baita beste hainbat lasterketetan (Maratoi erdia, Duatloi nagusia, Raka lasterketetan…) kirolzaleek boluntario gisa egiten duten lana eskertzeko ere. 

Maxixatzenek eskerrak eman nahi dizkie duatloian argazkiak ateratzen aritu diren Azkoitiko duatloi taldeari, Laida Beristaini eta Pedro Areizagari. 

Erlazionatuak

Sari banaketako argazkiak

Maxixatzen.eus 2015 uzt 17 Azkoitia

Duatloi herrikoiaren sailkapena

Maxixatzen.eus 2015 uzt 20 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide