Enpresetan euskara planak sustatzeko diru-laguntzak

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 7a, 11:29

Azkoitiko Udalak herriko enpresetan euskara planak bultzatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu aurten ere, lan munduan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Euskara plana martxan jartzea erabakitzen duten herriko enpresek 2.000 eurora arteko laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Diru-laguntzen inguruko informazio gehiago nahi dutenek, udaletxeko euskara zerbitzuetara jo edo 943-85 71 70 telefonora deitu dezakete horretarako. Diru-laguntzen informazio osoa, berriz, hemen lortu daiteke: Oinarriak eta eskaera orria.

Eskariak egiteko epea: 2015eko uztailaren 15era arte. Hemen iragarkia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide