Andramaixetako proposamenak jasotzeko deialdi irekia luzatu du Udalak

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 3a, 11:27
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Andramaixetako egitaraua osatzeko parte-hartze bilera antolatu du Udaleko festa batzordeak. Hitzordua datorren asteartean, uztailaren 7an, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan.

 

Bilera honen bidez Udalak herritarren proposamen eta iradokizunak bildu nahi ditu, aurtengo festen egitaraua antolatzeko.

Elkargunera gerturatzerik ez dutenek, ideiak kultu@azkoitia.net helbide elektronikora bidali ditzakete, 943 85 71 70 telefonora deitu, edo pertsonalki Kultura teknikariei edo zinegotziei proposatu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide