Adiskide berri bat izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 2a, 12:16
Intsausti jauregian izango da ekitaldia

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ohorezko Adiskide izendatuko du Aita Juan Jose Agirre, Lazkaoko Beneditarren Euskal Bibliotekaren sortzailea. Ekitaldia Intsausti jauregian izango da etzi, 12:00etan.

 

Aitzindaria izan da alegiarra Euskal Herriko biblioteka eta artxiboen munduan, eta lan handia egin du ondare dokumentala berreskuratzeko eta gizartearen esku jartzeko. Azken urteetan hainbat errekonozimendu jaso ditu, horien artean, Sabino Arana saria (1995).

Ekitaldiari hasiera emateko, Juan Bautista Mendizabal Juaristik, harrera eta aurkezpena egingo ditu. Jarraian, Agirrek bere sarrera ikasgaia eskainiko du: “Euskal ondare bibliografiko-dokumentala bildu eta gordetzea: Lazkaoko Beneditarron ekarpen xumea”. Ospakizunari amaiera emateko, domina eta diploma emango zaizkio omenduari.

Izendapenaren ondoren, 14:00etan, adiskide arteko bazkaria izango da Joseba jatetxean gerturatu nahi duen ororentzat. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du 649124820 telefonora deituta, edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net posta elektronikora mezua bidalita. Menuaren prezioa 25 euro izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide