Aparkaleku gehiago Floreaga Berrin

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 2a, 09:29
Argazkia: Floreagako aparkaleku berriak

Aste honen hasieran aparkaleku gehiago jarri zituzten Floreaga Berrin. Maxixatzenek jakin izan duenez auzotarrak ez daude guztiz konbentzitzuta aldaketarekin, autoarekin pasatzeko leku estua dagoelako. Guztira hamar aparkaleku gehiago ipini dituzte.

 

Lanak egin aurretik, paretaren aurrean zeuden aparkalekuak. Orain berriz, Floreaga Berri Plazako erdigunean daude, argazkian ikusi daitekeen moduan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide