Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxiko dute, artapen lanak egiteko

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 1a, 13:11
Argazkia: Otamotz

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxita egongo da uztailaren 8tik 10era (asteazkenetik ostiralera) eta hilaren 13an (astelehena), artapen lanak egiteko. Egun horietan, 08:00etatik 17:30etara ezingo da bidegorria erabili.

 

Bestalde, Gipuzkoa Bizikletaz webgunean azkoitiako bidegorri sarearen mapak ikusi eta deskargatzeko aukera dago. Horrez gain, bizikletan behar bezala ibiltzeko zenbait aholku ere gomendatzen dituzte txirrindularientzat

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide