Asier Lizarralde EAJko bozeramaileak hautetsien soldaten igoerei buruz hitz egin du Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 25a, 15:18

Asier Lizarralde EAJko bozeramaileak Euskadi Irratian hitz egin du, atzoko ez-ohiko batzarrean onartu zuten Udaleko hautetsien soldaten igoerei buruz. Javier Zubizarretak urtean 67.087,03 euroko ordainsaria izango du, eta kopuru hori EUDELek xedaturikoa eta Eusko Jaurlaritzaren Zuzendariari dagokiona izango da. Lizarraldek adierazi du ordainsariaren kopurua justifikatuta dagoela, EUDELek ezarritako mugen barruan dagoelako. "Ez gehiegi, eta ezta gutxiegi ere". 

Bestalde, Batzorde informatzaileen kopurua zortzi izatetik laura murriztu dute aurreko legealditik, eta horietako bat da parte-hartzearena. Lizarraldek azaldu du premia ikusiko balute Batzorde gehiago sortzeko, sortuko lituzketela; bideak erakutsiko diela. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide