Osoko bilkura izango da gaur

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 23a, 12:30
Udalbatza berriko kideak.

Udalbatza berriak lehendabiziko plenoa egingo du gaur, 18:00etan. Bertan, besteak beste, honako gai hauek zehaztuko dituzte bozketa bidez: Udal korporazioaren ordezkarien izendapena beste organo eta udalez kanpoko erakundeetan, dedikazioen erregimen ekonomikoa, Udaleko behin behineko lanpostuen kopurua, ordainsariak eta alkate-ordeen izendapena.

Hemen duzue puntuz puntu udalbatzarrerako gai ordena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide