Iraurgi saskibaloiko neskek piztuko dute San Joan sua

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 22a, 19:55
Argazkia: Hitza.

Bihar, hilak 23, San Joan bezpera izango da, eta urtero bezala, San Joan sua piztuko dute Balda plazan. Aurten, sua pizteko ohorea Iraurgi Saski baloiko "Zurt Taberna ISB" nesken taldeak izango du.

Taldean hiru azkoitiarrek jokatzen dute: Intza Lizarazu, Maite Lizarazu eta Aitziber Besgak, eta horiek izango dira sua piztuko dutenak, euren taldearen babesean, Udaleko ordezkariekin batera.

Taldeak lorpen handiak eskuratu ditu aurtengo denboraldian, eta maiatzean LF-2 mailara igotzea lortu zuten.

Sua piztu aurretik, 19:30ak inguruan, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko KANDIOLA dantza taldea eta Bizkargi Dantza Taldearen emanaldia izango da. Horrez gain, Musika Bandaren Kalejira ere izango da. Eta Balda Plazan 22:00etan suaren piztuera, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin. Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak "VII. Zatoz Dantzara Balda Plazara" emanaldia eskainiko du.

Zurt taberna ISB. / Argazkia: isb.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide