Biboterik Gabea antzerki taldeak eszenatzerik onenaren saria irabazi du

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 22a, 19:23

Biboterik Gabea antzerki taldea Donostiako antzerki topaketetan izan da  Rise & Shine antzerki musikalarekin, eta XXVII. Donostiako Gazte Antzerki Topaketaren eszenatzerik onenaren saria irabazi du. Pasa den asteburuan Baztartxo Antzokian izan ziren, eta hura izan zen euren azken emanaldia.

 

Rise & Shine antzerki musikala iragan igandean antzeztu zuten azkenengoz, eta antolatzaileak "oso pozik" daude herriz herri izandako harrerarekin. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide