'Rise & Shine' musikala igandean Baztartxon

Igandeko emanaldia azkenengoa izango da, eta taldea zerbait berezia prestatzen ari da. Hala ere, ez dute ezer aurreratu nahi, ikuslearentzat ezusteko bat izatea nahi dutelako.

Bi urte inguru igaro dira Bigoterik Gabeko antzerki taldea 'Rise & Shine' proiektuarekin hasi zenetik, eta oso gustura daude urte hauetan egindako lanarekin.
 
Urte bat igaro da estreinatu zutenetik, eta dagoeneko hainbat herritan izan dira antzezten: Azkoitian (iazko ekainaren 13 eta 14an), Azpeitian (otsailaren 21ean), Zumaian (martxoaren 29an) eta Donostian (maiatzaren 31n).
 
Igandeko Rise & Shine antzerki musikala 19:00etan hasiko da, Baztartxo antzokian.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide