Uztailaren 1etik aurrera, udako ordutegia izango du liburutegiak

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 11a, 13:07
Argazkia: Javier Beristain.

Aizkibel Udal liburutegiak udako ordutegia izango du uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte. Astelehenetik ostiralera, goizez, 09:30etik 13:30era zabalduko dute, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere zabalduko dute, 18:00etatik 20:00etara. Abuztuaren 14tik 19ra bitartean, berriz, itxita egongo da liburutegia. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide