Ekainaren 21erako Gure Esku Dago-k antolatutako ekitaldira joateko sarrerak, tabernetan salgai

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 10a, 09:01

Erabakitzeko eskubidearen alde ekainaren 21erako Gure Esku Dago dinamikak  antolatu duen ekitaldira joateko sarrerak salgai daude Azkoitiko hainbat tabernatan. Donostiako Anoeta estadioan izango da arratsaldeko ekitaldi nagusia, 17:30ean.

 

Ekainaren 21ean egun osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira Donostian, Bilbon, Gasteizen, Baionan eta Iruñean. Azkoitiko Gure Esku Dagok Donostiako ekitaldirako sarrerak jarri ditu salgai herriko hainbat tabernatan: Dean, Olaberri, Zurt, Atraskue, Etxe-Aitz, Ttakun, Arkupe eta Zakelan  daude sarrerak salgai.

Astelehenean plazaratu zuen dinamikak ekitaldietara joatera deituz zabaldutako spota. Egun bakarrean, 10.000 bisitatik gora izan ditu.

Hona hemen, Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 21erako antolatu duen egitarau zabala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide