Imuntzo (trikitilaria): 'Gustura jaso dugu Pirineo Sur jaialdian jotzeko gonbita'

Hitza.eus / Ana Abarisketa 2015ko eka. 9a, 11:45
Ramon Azpitarte "Imuntzo"

25 urteko ibilbidea daramaten arren, goruntz jarraitzen dute Imuntzo eta Belokik. Uztailaren 5ean Pirineo Sur jaialdian izango dira, eta abuztuan estudioan sartuko dira, disko berriaren bila.

 

Epelarrekin trikitia jotzen hasi zen Imuntzo 16 urte zituenean, eta handik bi urtera grabatu zuten aurreneko diskoa, 1988an. Trikitixaren hamarkada gozoa izan zen 80koa. 1991n ospatutako azken Trikiti Txapelketa Nagusian Belokirekin hartu zuen parte jada, eta elkarlanean jarraitzen dute gaur egun ere.

Udaran Pirineo Sur jaialdian hartuko duzue parte. Sorpresa izan al da zuentzat?

Duela urte batzuk Huesca (Aragoi, Espainia) inguruko Boltañako jaialdian izan ginen. Orain, Pirineo Sur-en jotzeko gonbita otsaila inguruan jaso genuen, eta gustura hartu genuen albistea. Uztailaren 5ean joko dugu, arratsaldeko 18:00etan, eta ordubeteko emanaldia izango da. Taldean joko dugu, hau da, bateria-jotzaile bat, biolinista bat eta Beloki eta biok arituko gara, bi eguneko jaialdian.

Irakurri elkarrizketa osoa Hitza.eus-en. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide