Maxixatzen babesteko diru-laguntza akordioa sinatu dute

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 8a, 13:55
Udaleko eta Maxixatzeneko ordezkariak.

Urrategi Alberdi Udaleko alkateak eta Naroa Olalde Maxixatzen euskaldunon elkarteko lehendakariak hitzarmena sinatu dute, Maxixatzenen hainbat proiektu indartzeko eta garatzeko. Guztira, ia 53.000 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Maxixatzeni.

 

Maxixatzenek 2015eko egitasmorako baliatuko du Udalaren diru-laguntza, eta honako alor hauetako ekintzak gauzatzeko erabiliko du: Ikerketa eta sustapena; Kulturgintza, kontsumoa eta sorkuntza; Komunikazioa; Auzoko eta Kudeaketa. 

"Herri proiektuen eta euskara indartzeko ekimenen ordezkari ezinhobea da Maxixatzen, eta horregatik egin dugu proiektua sendotzearen aldeko apustua", adierazi du Alberdik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide