Plazako zaborrontzi batek sua hartu du

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 8a, 12:09

Plazako paperaren zaborrontzi bat erre da gaur 12:00ak inguruan. Udaltzainen arabera, norbaitek zakarrontzira botatako zigarro batetik piztu da sua. Udaltzainek sua itzaltzeko ahaleginak egin dituzte suteetarako hauts itzaltzailearekin, baina, azkenean, suhiltzaileei deitu behar izan diote, sua erabat itzaltzen laguntzeko. Dagoeneko, guztiz itzalita dago. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide