Iban Garciak irabazi du 'Youtuberrak' lehiaketako bideo onenaren saria

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 28a, 10:23

Gaztea irrati-kateak antolatutako 'Youtuberrak' lehiaketaren lehen saria Iban Garcia gazte azkoitiarrak irabazi du,  'Egoera deserosoak' bideoarekin. 500 euroko diru-saria jasoko du.

'Youtuberrak' lehiaketak hilabetero 500 euroko saria ematen dio, bideorik onena egiten duen 'youtuberra'ri. Maiatzeko bideorik onena Iban Garciarena dela erabaki du publikoak: 620 boto jaso ditu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide